You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Erakusketa

2017(e)ko abenduak 5 – 2018(e)ko apirilak 15

Artea eta espazioa erakusketak Eduardo Chillida eskultore euskaldunak eta Martin Heidegger filosofo alemaniarrak 1969. urtean gauzatutako lankidetza du abiapuntu. Artista-liburu bat izan zen topaketa horren emaitza, eta bertatik hartu du erakusketak izenburua. Bi pertsona horien arteko aparteko elkarrizketan agertu ziren kontzeptu eta galderak gaurkotu eta garatze aldera, nazioarteko artistek egindako 100 lanetik gora ditu ikusgai erakusketak, eta azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historiaren gaineko berrirakurketa eskaintzen du. 

Halaber, Arte eta espazioa erakusketak omenaldia egiten dio Frank Gehry-ren eraikinak duen gaitasun agorrezinari, espazio ikusgarrien eta garai moderno eta garaikideetan funtsezkoak diren sorkuntza- -lanen artean elkarrizketa bakarrak sorrarazteko ahalmenari, alegia. Artearen bidez lekua eta arkitektura ospatzeko abagunea da erakusketa: Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako ezinbesteko artelanetatik hasi, Guggenheim Museoen Sareko beste pieza batzuk gehitu, eta nazioarteko beste bilduma garrantzitsu batzuetako maileguekin borobildu da. Heideggerrek Artea eta espazioa liburuan dioenaren arabera, erakusketan ikus ditzakegu artelanak “espazioaz jabetzeko” eta espazioak “artelana zeharkatzeko” dituen modu desberdinak. Era berean, espazioen eta bolumenen arteko korrelazio hori analizatzeko proposamena luzatzen digu; artelanen eta horiek egituratzen dituzten indarren —grabitatea, argitasuna, oreka— artean sortzen diren loturak eta elkarrizketak ditu aztergai, baita sormen-plastikoaren eta pentsamendu filosofikoaren artean, forma eta materialen artean sortzen direnak ere. Elkarrizketa hori historikoki eta geografikoki da konplexua: Mendebaldeko testuingurutik haratago doa eta diziplina artistikoen aukera zabala lantzen du, praktika garaikideetan behin eta berriz agertzeko.

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean