You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Eduardo Chillida Consejo al espacio V, 1993

Eduardo Chillida 
Aholkua espazioari V (Consejo al espacio V), 1993
Altzairua
305 x 143 x 207 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
Argazkia: Erika Barahona Ede
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa

Armstrong

Apollo 11 Moonwalk, 1969.Time & Life Pictures/Getty Images

James Rosenquist  Cápsula flamenco (Flamingo Capsule), 1970

James Rosenquist     
Flamenko kapsula (Flamingo Capsule), 1970
Olio-pintura mihise gainean eta aluminioz inpregnatutako Mylar-a    
290 x 701 cm        
Guggenheim Bilbao Museoa
Argazkia: Erika Barahona Ede
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa

Ba al zenekien...?

Galderak, erantzunarekin edo gabe

Didaktika proiektuak ikusgai dauden erakusketen esperientzia osatzeko aukera eskaintzen die bisitariei, hezkuntza-gune eta jarduera berezien bitartez.

Oraingo honetan, Didaktikak espazioaren kontzeptuaren inguruko galderak egiten ditu hainbat alorren ikuspuntua baliatuta, zientziarena nahiz artearena, esaterako.
Erakusgai dagoen artea hobeto ulertarazte aldera, esaldi, galdera eta irudien bidez landuko ditugu gaiak, eta gogoetara eta erantzunak bilatzera bultzatuko dugu ikuslea; horretarako, testu, komiki, animazio-dokumental eta zientzia-fikziozko filmen hautaketa bat jarriko dugu eskuragarri, Artea eta espazioa erakusketak biltzen dituen artelanen inguruko informazioarekin batera.

Zer da espazioa?

Leku bat hartu eta neurririk ez edukitzea: Ez ote da hori espazioa? Eduardo Chillida.
XX. mendeko hainbat artista eta pentsalarik adjektibo-zerrendak osatu zituzten espazioa deskribatzeko. Horietako batzuk hautatu ditugu hemen jartzeko: Eduardo Chillida artistak bere Ohar-koadernoan (d.g.) idatzitakoak, 1974an Henri Lefebvre filosofo eta soziologoak La Production de l’espace liburuan aipatutakoak, eta urte hartan bertan, Georges Perec idazlearen Espèces d’espaces testuan agertu zirenak.

Chillida 

ITXITA
ENGAIATUA
EZAGUNA
TRINKOA
EZEZAGUNA
ZEHATZA
KANPOKOA
FISIKOA
ETORKIZUNA
GEOMETRIKOA
BARRUKOA
ALDERANTZIZ
GELDIA
DAGOENA

Lefebvre 

ABSTRAKTUA
ABSTOLUTUA
ERDIGUNEKOA
GIZABIDEZKOA
KONTRAESANKORRA
BEREIZGARRIA
HISTORIKOA
INSTRUMENTALA
LUDIKOA
MENTALA
HAUTEMANGARRIA
PERIFERIKOA
PRIBATUA
PUBLIKOA
ERLIJIOZKOA-POLITIKOA
SINBOLIKOA
SOZIALA
HIRITARRA
UTOPIKOA
BIZITAKOA

Perec 

ASKOTARIKOA
ARROTZA
HAUSKORRA
ZATIKATUA
MUGAKOA
FUNTZIONALA
ARDURAGABEA
EZDEUSA
ANITZA
AMESTUA
ERABILGARRIA
BERRIA

1969ko uztailaren 20an, Neil Armstrong-ek lehen aldiz zapaldu zuen Ilargia, Stanley Kubrick-ek 2001: A Space Odyssey filmarekin mundua txunditu eta urtebetera, hain zuzen. Film hartan, gizakiek espazioan zehar bidaiatzen zuten, espazioko estazioetan bizi ziren eta Ilargian koloniak zituzten.

James Rosenquist-en Flamenko kapsula artelana Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumakoa da, eta espazioko lasterketaren baitako proiektuetako baten porrota dakar gogora, sute handi batekin amaitu baitzen hura. Aluminioz inpregnatutako Mylar-arekin, espaziontzien itxura metalikoa gogorarazten digu artistak.

Zer da espazio-denbora?

Albert Einstein-ek Erlatibitatearen Teoria formulatu zuen XX. mendearen hasieran: teoria horrek unibertsoa, espazioa, energia eta denbora hautemateko genuen modua eraldatu zuen. The Great Relativity Show animazioko film laburra duzue hemen ikusgai; historia aldatu zuen teoria iraultzailea azaltzen da bertan.

Pablo Palazueloren eskulturan oreka perfektuan elkarloturik ageri diren lerro eta formek argi irudikatzen dute Einsteinen teoriaren ondorio logikoa: mundua ezin da parte bereizietan aztertu, parte bakoitzak besteak eragiten baititu; hala, espazioa denborarekin elkarlotuta dago eta denbora espazioarekin.

¿Hustasunean, ezerezean..., non gaude?

Izar eta galaxien artean, eta atomo baten nukleoaren eta elektroien artean dagoen espazioa hutsik dago, antza. Alabaina, eremu elektromagnetiko oso boteretsu batek betetzen du gune hori, atomoaren partikulak batuta mantentzen dituena, elkarrekin talka egin gabe. Materiala, eskala atomikoan, espazio ia hutsa dela dirudi. 

Jorge Oteizaren eskulturek materia eta hutsa irudikatu eta atzematearen inguruan artistak egindako ikerketa islatzen dute.

Unibertso paraleloak existitzen al dira?

Flash of Two Worlds! (1961) komiki enblematikoan agertzen ziren Flash “zahar” eta “berriaren” abenturek txundituta utzi zituzten irakurleak duela 50 urte baino gehiago, multibertsoen bitartez espazioan eta denboran bidaiatzeko aukerarekin. Aurkikuntza berriagoak, Higgs-en bosoiak (2012), esaterako, eta IAC (Instituto Canario de Astrofísica) erakundeak Tenerifen eta La Palman (Kanaria uharteak) partikulen korapilatzeen inguruan egindako esperimentuek ildo horretatik doaz. Bestelako azterlanek iradokitzen dute unibertso paraleloak egon litezkela.

Sue Fuller-en artelanek halako gaiak iradokitzen dituzte, soken bidez hamaika konposizio sortzen baititu artistak.

Jarraibideak norabidea topatu... eta galtzeko 

Grabitate-eremuaren eraginaren ondorioz, denbora eta espazioaren neurketa ezberdina da kokalekuaren arabera, Lurraren azaleran edo 20.000 km-ko altueran dagoen satelite batean esaterako. Gure egunerokoan ohikoak zaizkigun tresnak, WiFia edo gure helmugara iristeko biderik onena zein den adierazten digun mugikorreko GPSa (Kokapen Sistema Globala) desdoitu eta zehaztasuna galduko lukete, ez balute erlatibitatearen teoria orokorra kontuan izango.

Richard Long, Ángela de la Cruz eta Julie Mehretu-ren lanek ikuspuntu desberdinetatik aztertzen dute gizakiaren espazio eta denboran zeharreko mugimendua, baita bi elementu horiek hirigintzaren garapenean izandako eragina ere.

Ezpazioa al da arkitekturaren protagonista? 

Saper vedere l’architettura (Arkitektura ikusten jakitea) liburuan, Bruno Zevi-k dio arkitekturan garrantzitsuena ez direla dimentsioak, ez eta eraikuntza-elementuen ezaugarri estetikoak ere; aitzitik, elementu horiek biltzen duten espazioa, hutsa, da garrantzitsuena. Elkarrizketa bat dago, beraz, edukitzailearen eta edukiaren artean, hemen artelanen eta Frank Gehryren arkitekturaren artean dagoenaren antzera.

Arkitekto italiarraren hitzek oihartzuna dute Cristina Iglesias eta Isa Genzken artisten arkitektura-eskulturetan; izan ere, arkitektura-atalez osatuta daude eta era berean, Museoaren guneekin elkarrizketan aritzen dira.

Zeru-sabaia pantaila gisa

Antzinarotik, asko izan dira zeru-sabaiaren handitasuna ulertu eta irudikatu nahi izan duten zibilizazioak. Zenbat izar dauden zehazteko, zientzialariek gure galaxia den
Esne Bidean daudenak kalkulatu, eta kopuru hori unibertsoaren bolumen osora estrapolatzen dute, haren dimentsioa kontuan hartuta. Susmo hutsak badira ere, gaur egun milaka trilioi izar egon litezkeela estimatzen da.
Bideo honetan ikusiko duzu Vija Celmins artistak ortzi izartsua irudikatzeko Gau-zerua saila nola sortzen duen xehetasunez.

Imaginatu zulo beltz bat

Gaur egungo astrofisikak dio zulo beltzak ez daudela hutsik, baizik eta erabat kontrakoa: materia kopuru handiz beteta daude, eta materia hori espazio oso txiki batean konprimatuta dago. Izatez, Stephen Hawking zientzialariak duela gutxi baieztatu du zulo beltzak izan daitezkeela beste unibertso baterako ateak. 

Teoria horrek Lucio Fontana artista italiarraren asmoa dakarkigu gogora, haren lanetako mihisea urratu edo zulatzen duenean: “Nik zuloak egiten ditut, infinitua hortik garotzen da”, zioen.

¿Zenbat espazio sartzen da koadro bakarrean?

Arte Historian zehar, koadroa, bi dimentsioko azalera gisa ulertua, munduari eta espazio errealari irekitako leiho bezala agertu da. Marrazketa teknikoan, irudikapen-sistemetako bat sistema diedrikoa da. Sistema horrekin, objektu baten hiru ikuspegiak marrazten dira (altxaera, oinarria eta profila), eta horri esker, haren forma eta hartzen duen espazioa ulertu dezakegu, beste objektu batzuekiko harremanean. 

Sergio Pregoren Diedroen segida laneko panel mugikorrek, planoen mugimendu leunaren bitartez, agerian uzten dute euskal artistak objektu baten eta hura inguratzen duen espazioaren eraldaketaren inguruan egindako ikerketa.

Gure espazioa seinalez josita dago 

Gure espazio birtuala erabat betetzen duten informazio-transmisiorako milioika seinaleen artean, finantza- eta merkatu-transakzioen datuak topa ditzakegu, eta horiek espekulazio hutsa dira sarri. 

Agnieszka Kurant-en meteoritoak, airean zintzilik, azken aldian espekulazio objektu bilakatu den gune birtualaren inguruan eginiko gogoeta dira: aire-eskubideak, hain zuzen. Hainbat herrialdetan, higiezinen merkatuak, zorua edo lursail fisikoa ez ezik, eremu horren gaineko espazio ukiezina ere sartzen du jabetzaren barruan.

Italo Calvino-k 1963 eta 1964 artean idatzitako Cosmicomiche istorio laburretan, ikuspegi arinago batetik eta modu ez hain abstraktuan lantzen dira une hartako zientziaren kontzeptuak. Meteoritoak istorioak, adibidez, Qfwfq, Xha eta Wha protagonista dituela, Lurraren genesi dibertigarri bat proposatzen du, eta zeruko gorputz zati hauek paper garrantzitsua daukate eraketa horretan.

 

 

 

Jarduerak

Topaketa artistekin: Artea eta espazioa

Abenduak 2, larunbata, 10:30–13:15

Artea eta espazioa erakusketan dauden artistekin topaketa; hala nola, Marcius Galán, Agnieszka Kurant, Asier Mendizabal, Ivan Navarro, Damián Ortega, Sergio Prego edo Alyson Shotz. Manuel Cirauqui erakusketaren komisarioa izango da moderatzailea.
Lekua: Entzungela

*Aldibereko itzulpena ingelesetik gaztelerara

Informazio gehiago

Partekatutako hausnarketak

Ezagutu itzazu muntaiaren zirrikituak eta erakusketaren beste bitxikeria batzuk Museoko profesionalek egiten dituzten bisita berezietan.

Arte arduradunen ikuspegia
Abenduak 13, asteazkena. Manuel Cirauqui, Museoko arte-arduraduna
Funtsezko kontzeptuak
Abenduak 20, asteazkena. Luz Maguregui, Hezkuntza koordinatzailea

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Informazio gehiago 

Foto de tarde espacial

Zinema espazialean murgiltzeko arratsaldeak

Larunbata, urtarrilak 27
2001: A Space Odyssey (1968)
Zientzia-fikziozko kultu-film hori Stanley Kubrick-ek zuzendu zuen 1968. Urtean, eta mugarri izan zen, efektu berezi, errealismo zientifiko eta proiekzio abangoardistengatik. 

Igandea, urtarrilak 28
Space Is the Place (1972)
1972. urtean Sun Ra-k idatzi zuen zientzia-fikziozko pelikula hau, eta bera izan zen protagonista. Bertan, jazz-konpositore eta musikari afroamerikarrak kanpoko espazioko planeta berri batean izandako abenturak kontatzen ditu. 

Más información

Baliabideak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Informazio gehiago

visitas-expres

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.

Ordutegia: asteartea–ostirala, 17:00; larunbat eta igandeak, 12:30 eta 13:30. Jaiegunetan (igandeak izan ezik) ez dago bisitaldirik Iraupena: 30 min
Prezioa: doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. 20 pertsona gehienez; gutxienez 5 (helduera ordenaren arabera)

Informazio gehiago

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean